
2008/04/03
Emakumezkoen WQS zirkuitoko txapelketa euskal ordezkaririk gabe gelditu da, Lee Ann Curren lapurtarra kanporatu izan baita.
Laugarren kanporaketan izan da, bere txandako hirugarren postuan amaitu du Tom Curren handiaren alabak, eta ondorioz ezin aurrera jarraitu. Bere bi olatu onenek 2.43 eta 3.5 puntu jaso dituzte.
LAUGARREN KANPORAKETA
1.- 14.67 Amee Donohoe (AUS)
2.- 9.30 Leilani Gryde (HAW)
4.- 4.73 Charlotte Caton (FRA)
3.- 5.93 Lee Ann Curren (EUK)
Ez da Oxbow Punta Galea Big Challenge lehiaketa ospatuko
Oxbow Punta Galea Big Challenge olatu handien txapelketaren itxarote epea amaitu da, beraz, aurten ez dugu lehiaketarik izango.
Urritik martxora bitartekoa izan du itxarote epea, neguko itsasaldien zain. Egin dira saiakerak, baina itsasoak edo haizeek eragotzi dute txapelketa egitea.
Abenduaren 2an deitu zuten lehen aldiz, otsailean beste pare bat aldiz, baina ezinezkoa izan da.
Surf txapelketa guztiek dute ez ospatzeko arriskua, eta olatu handienak gehiago, baldintza oso bereziak eskatzen baitituzte.