
2008/04/03
Carlos Gurpegi hasi da zelaietara bueltatzeko falta zaizkion egunak kontatzen. Andosillakoari hilaren 23an amaitzen zaio dopina dela eta ezarri zioten urte biko zigorra.
Futbolaria zelaietara bueltatzeko irrikaz dago. "Pozik nago. Azken astean urduritu egingo naizela uste dut, baina orain nahiko lasai nago" esan du Gurpegik.
Zigorra tarteko zelaietatik kanpo egon behar izan den denbora luzea eta gogorra egin zaiola onartu du. Horregatik, Madrigalen debuta egin zuenean baino gogo gehiago du jokatzeko. "Athleticekin debuta egin nuenean baino ilusio gehiago dut. Orduan ez nuen espero. Orain jarrita daude eguna eta ordua".
Bernabeu zelai bikaina izan arren, aukeran San Mamesen berragertzea gustatuko litzaioke. "Lagundu eta babestu didaten zaleen aurrean bueltatzea gura dut. Hala ere, Bernabeu ez da plaza txarra".
Euskarriak ez daki zein maila emango duen. Apur bat "kezkatuta" dago, baina neurketak jokatu ahala hobetu egingo duela iritzi dio. "Memento honetan antsietaterik ez izateko eskatzen dit teknikariak".
Yeste eta Etxeberria jokatzeko prest
Bestalde, Athletic Espanyolen aurkako partida prestatzen ari da. Igandean mailari eusteko behar dituen puntuak eskuratu ditzake Athleticek. Partida horretarako prest egongo dira Etxeberria zein Yeste. Gaur normaltasunez entrenatu dute.