logo de eitb24
2008ko uztailak 24 | 04:42:04
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Athletic Club

ATHLETIC CLUB

Gurpegi: "Debutatu nuenean baino ilusio gehiago dut"

2008/04/03

Andosillako jokalariak San Mamesen berragertu gurako luke, baina Bernabeun jokatu dezake zigorraren ondorengo lehen partida.
Carlos Gurpegiri apirilaren 23an bukatzen zaio zigorra eta Bernabeun berragertu daiteke. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Carlos Gurpegiri apirilaren 23an bukatzen zaio zigorra eta Bernabeun berragertu daiteke. Argazkia: EFE

Carlos Gurpegi hasi da zelaietara bueltatzeko falta zaizkion egunak kontatzen. Andosillakoari hilaren 23an amaitzen zaio dopina dela eta ezarri zioten urte biko zigorra.

Futbolaria zelaietara bueltatzeko irrikaz dago. "Pozik nago. Azken astean urduritu egingo naizela uste dut, baina orain nahiko lasai nago" esan du Gurpegik.

Zigorra tarteko zelaietatik kanpo egon behar izan den denbora luzea eta gogorra egin zaiola onartu du. Horregatik, Madrigalen debuta egin zuenean baino gogo gehiago du jokatzeko. "Athleticekin debuta egin nuenean baino ilusio gehiago dut. Orduan ez nuen espero. Orain jarrita daude eguna eta ordua".

Bernabeu zelai bikaina izan arren, aukeran San Mamesen berragertzea gustatuko litzaioke. "Lagundu eta babestu didaten zaleen aurrean bueltatzea gura dut. Hala ere, Bernabeu ez da plaza txarra".

Euskarriak ez daki zein maila emango duen. Apur bat "kezkatuta" dago, baina neurketak jokatu ahala hobetu egingo duela iritzi dio. "Memento honetan antsietaterik ez izateko eskatzen dit teknikariak".

Yeste eta Etxeberria jokatzeko prest

Bestalde, Athletic Espanyolen aurkako partida prestatzen ari da. Igandean mailari eusteko behar dituen puntuak eskuratu ditzake Athleticek. Partida horretarako prest egongo dira Etxeberria zein Yeste. Gaur normaltasunez entrenatu dute.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta