2008/04/03
TAU Ceramica Baskoniak Pionir Arena pabiloian jokatuko du gaur iluntzeko 20:00etan helburu bakar batekin, Final Fourrerako txartela lortzea.
Asteartean, kostata, baina garaipena eskuratu zuten final-laurdenetako aurreko neurketan Buesa Arenan eta hirugarren partida bat ez jokatzeko irabazi behar dute. Erronka ez da erraza izango, batez ere, Belgradoko zaleek asko bultzatzen dutelako eta etxeko taldeak bere azken aukera ez duelako galdu nahi.
Neven Spahija TAUko entrenatzailea pozik agertu zen garaipena eskuratu zutelako Gasteizen, "jaurtiketa onak egin gabe irabazi genuen, baina defentsan lan gogorra eta ona eginez".
FITXA TEKNIKOA
PARTIZAN IGOKEA: Palacio, Kecman, Tripkovic, Vranes eta Velickovic --hasierako ustezko bostekoa--; Tepic, Pekovic, Vitkovac, Borovnjak, Bozic, Djurkovic eta Milosevic.
TAU CERAMICA: Planinic, Jasaitis, Mickeal, McDonald eta Teletovic --hasierako ustezko bostekoa--; Prigioni, Vidal, Singleton, García, Fernandez, Splitter eta Rakocevic.
Euskadi Irratiko azken albistegia