logo de eitb24
2008ko uztailak 21 | 03:13:10
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Reala

REALA

Lillo izango dela hurrengo entrenatzailea baieztatu du Badiolak

2008/04/02

eitb24.com-ek aurreratu zuenez, Realeko presidenteak kargutik kendu du Eizmendi emaitza txarrak direla eta, eta Juanma Lillok zuzenduko du taldea, gutxienez denboraldia amaitu arte.
Iñaki Badiola Realeko presidentea eta Juanma Lillo entrenatzaile berria, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Iñaki Badiola Realeko presidentea eta Juanma Lillo entrenatzaile berria, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

Iñaki Badiola Realeko presidenteak baieztatu zuen Joserra Eizmendi kargutik kendu zuela, eta Juanma Lillo donostiarra (43 urte) izango zela hurrengo entrenatzailea, gutxienez denboraldia amaitu arte.

Emaitza txarren ondorioz hartu du erabakia presidenteak. Eizmendi bigarren taldera itzuliko da.

Aldaketa ezustean etorri da. Izan ere, igandean Ferrolgo Racingen aurka Anoetan galdu eta gero, Realeko presidenteak "pazientzia eta konfidantza" eskatu zien zaleei.

Hori dela eta, gutxienez hurrengo asteburuan Herculesen aurka jokatu baino lehen ez zela aldaketarik izango zirudien.

Dena dela, taldeak "errebultsibo" bat behar duela iritzi dio Badiolak, eta entrenatzailez aldatzea erabaki du.

Bere partez, Lillok aitortu du ez duela informazio askorik Realari buruz, ez baitu ikusi Bigarren Mailako partidarik, baina "Ligako partida guztiak eta aurredenboraldikoak ere" ikusiko dituela gaineratu du.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta