
2008/04/02
Iñaki Badiola Realeko presidenteak baieztatu zuen Joserra Eizmendi kargutik kendu zuela, eta Juanma Lillo donostiarra (43 urte) izango zela hurrengo entrenatzailea, gutxienez denboraldia amaitu arte.
Emaitza txarren ondorioz hartu du erabakia presidenteak. Eizmendi bigarren taldera itzuliko da.
Aldaketa ezustean etorri da. Izan ere, igandean Ferrolgo Racingen aurka Anoetan galdu eta gero, Realeko presidenteak "pazientzia eta konfidantza" eskatu zien zaleei.
Hori dela eta, gutxienez hurrengo asteburuan Herculesen aurka jokatu baino lehen ez zela aldaketarik izango zirudien.
Dena dela, taldeak "errebultsibo" bat behar duela iritzi dio Badiolak, eta entrenatzailez aldatzea erabaki du.
Bere partez, Lillok aitortu du ez duela informazio askorik Realari buruz, ez baitu ikusi Bigarren Mailako partidarik, baina "Ligako partida guztiak eta aurredenboraldikoak ere" ikusiko dituela gaineratu du.