logo de eitb24
2008ko uztailak 21 | 03:21:12
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Reala

REALA

Eizmendi, Realetik at; Juanma Lillok hartuko du bere lekua

2008/04/02

eitb24.com-ek jakin duenez entrenatzaile gipuzkoarrak denboraldi amaierara arte zuzenduko du talde txuri-urdina; Iñaki Badiola presidentea arratsaldean agertuko da prentsa aurrean erabakiaren berri emateko.

Iñaki Badiola eta bere Zuzendaritza-Batzordeari pazientzia agortu zaie eta ez diote hurrengo partidan Reala entrenatzeko aukera emango Eizmendiri.

Goizean hasita Realeko entrenatzailearen inguruan zurrumurruak egon dira eta azkenean zurrumurru horiek albiste bilakatu dira. Iñaki Badiola presidenteak prentsaurrekoa emango du arratsaldeko 20:00etan, bertan Eizmendik ez duela jarraituko esango duelarik.

Radio Euskadin (Fuera de Juego saioan) egin zioten elkarrizketan, Badiolak honakoa adierazi zuen: "Gaurko egunez, Eizmendi, aulkian eseriko da Herculesen aurkako partidan", baina gaur iritziz aldatu eta Eizmendi botako du.

Realeko entrenatzaile berria, Juan Manuel Lillo, izango da aurreko orduetan Badiolarekin kontaktuan egon baita.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta