logo de eitb24
2008ko uztailak 19 | 19:41:00
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Tau Baskonia

TAU BASKONIA

Spahija: "Partida zaila eta gogorra izan da"

2008/04/02

TAUk jaurtiketa arloan ongi ibili gabe irabazi zuela esan zuen entrenatzaile Kroaziarrak.
Spahija pozik agertu zen Partizani irabazi eta gero. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Spahija pozik agertu zen Partizani irabazi eta gero. Argazkia: EFE

Erlazionatutako albisteak

TAU Ceramica Baskoniak Partizan gainditu zuen Buesa Arenan eta emaitza 74-66koa izan zen.

Neven Spahijak esan zuenez "partida zaila eta gogorra izan zen".

Pozik agertu zen TAUko entrenatzailea, izan ere, "TAUk zortzi puntuko abantailaz irabazi zuen eta Bartzelonak Macabiren aurka galdu du. Gainera Olimpiakosek, Moskuko CSKAri irabazi zion, sorpresa emanez".

Spahijak honakoa ere gaineratu zuen: "Jaurtiketa onak egin gabe irabazi genuen, baina defentsan lan gogorra eta ona eginez".

Talde gasteiztarra gaur doa Serbiako hiribururantz, ostegunean final-laurdenetako bigarren partida jokatzeko. Norgehiagoka Pionir Pabilioian jokatuko da arratsaldeko 20:00etan.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta