Tau Baskonia

TAU CERAMICA-PARTIZAN (74-66)

Madrilgo finala, gertuago

2008/04/01

TAUk Partizan hartu du mendean eta final-laurdenetako kanporaketa alde jarri du. Hurrengo hitzordua, Belgradon ostegunean.
Singleton eta Spltter final-laurdenetako lehendabiziko partidan. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Singleton eta Spltter final-laurdenetako lehendabiziko partidan. Argazkia: EFE

Erlazionatutako albisteak

Neurketa parekotasun handikoa izan zen, batez ere lehen zatian. Bi taldeek huts asko egin zituzten hasierako minutuetan. Baskoniarrak ez ziren jaurtiketa libreak saskiratzeko gai eta Vujosevici adierazitako teknika baten ostean errentarik handiena lortu zuten, sei puntuko aldea, hain zuzen ere.

Bigarren laurdenean parekotasuna areagotu zen. Markagailuko diferentziak minimoak ziren eta gasteiztarrek Splitterren hirugarren faltarekin arazoak izan zezaketela ikusi zuten. Batez ere, oso zaila zelako Vranesen 229 zentrimetroak eta Pekovicen kalitatea defenditzea taulapean. Serbiarrak 2 puntuko aldearekin heldu ziren atsedenaldira (31-33).

Planinicen norgehiagoka bikainak ahalbidetu zion Neven Spahijaren taldeari markagailuan errenta hartzea hirugarren laurdenean. Baskoniarrek sei puntuko aldearekin amaitu zuten hirugarren laurdena (56-50), jokoa nabarmen hobetuz.

Azken saioan, arabarrek errenta handitu zuten, gainera, serbiarrak falta arazoak zituzten azken minutu hauetan. Vujosevicen jokalariek ez zuten amaierara arte etsi baina ezin izan zuten ezer egin TAUren garaipena saihesteko.

Garaipen honek berebiziko garrantzia dauka Baskoniaren helburua lortu bidean. Kanporaketan abantaila hartu dute gasteiztarrek ostegunean Belgradora egin beharreko bisitarako. Irabaziz gero, TAUk Madrilgo Final Four-erako txartela lortuko luke; galduz gero, hirugarren partida jokatu beharko lukete arabarrek eta serbiarrek datorren astean.

Fitxa teknikoa:

74 - Tau Ceramica (18+13+25+18): Planinic (18), Rakocevic (15), Pete Mickeal (4), Mirza Teletovic (-), Will McDonald (8) -hasierako bostekoa-, Splitter (8), Sergi Vidal (7), James Singleton (7), Jasaitis (-) eta Prigioni (7).

66 - Partizan Igokea (16+17+17+16): Milt Palacio (10), Milenko Tepic (9), Dusan Kecman (13), Novica Velickovic (10), Slavko Vranes (4) -hasierako bostekoa-, Uros Tripkovic (8), Nikola Pekovic (12), Petar Bozic (-), Cedomir Vitkovac (-), Dejan Borovnjak (-) eta Strahinja Milosevic (-).

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta