logo de eitb24
2008ko uztailak 21 | 03:16:08
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Reala

REALA

Partida bateko zigorra Asier Riesgori

2008/04/01

Lehiaketa Batzordeak, Ferrolgo Racingen aurkako partidaren ostean atezainak esandako berbak hartu ditu kontuan zigorra jartzeko. Riesgok ezingo luke jokatu Herculesen kontrako hil ala biziko neurketa.

Lehiaketa Batzordeak Riesgori partida bateko zigorra jarri zion. Epaileak aktan idatzitakoaren arabera, Asier Riesgok, partida amaieran, laugarren epaileari gazteleraz esan zion: "Esto es una puta mierda!".

Erabaki honen ondorioz, Asier Riesgok ezingo luke Herculesen aurkako partida jokatu. Hala ere, Realak helegitea aurkeztuko du Apelazio Batzordearen aurrean Realeko atezainak jokatzeko aukera izan dezan.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta