2008/04/01
Alavesek bost baja edukiko ditu Eibarren aurkako partidarako. Jose Luis Cabrera, Jairo Alvarez, Jose Manuel Mateo, Mehdi Lacen eta David Aganzo ez dira Ipuruan jokatzeko prest egongo.
Talde Arabarrak 400 sarrera eskatu dizkio Eibarri. Sarreren prezioa 37 eurokoa izango da autobus eta guzti, eta 25 eurokoa sarrera bakarrik hartzen dutenentzat.
Albiste onak ere baditu Alavesek kirol arloari dagokionez. Pablo Casar jokatzeko prest egongo da, baita Dalibor Stevanovic eta David Coromina, gaur entrenamenduan normaltasunez aritu baitira. Toni Moralek entrenamendua utzi behar izan du, baina medikuek larunbaterako prest egongo dela diote.
Euskadi Irratiko azken albistegia