logo de eitb24
2008ko abuztuak 30 | 05:02:21
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

GARRAIOAK

Metro Bilbaoren matxura batek 45 minutuko atzerapenak eragin ditu

2008/03/31

Orain arte "sekula gertatu gabeko" akatsa izan da, eta Santutxuko geltokian zegoen tren batean gertatu da, gaur goizean.
Metro Bilbao. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Metro Bilbao. Argazkia: EFE

Metroko tren batek hornidura elektrikoaren sisteman matxura izan du eta zerbitzua atzeratuta ibili da goizeko lehen orduetan.

Metro Bilbaok informatu duenez, 07:40ean gertatu da akatsa, orain arte "sekula gertatu gabeko" matxura baten eraginez. Santutxuko geltokian zegoen tren bat izan da arazoa izan duena.

"Metro Bilbaon hamabi urteotan ibilitako bi milioi trenetan sekula ez" dela "gaur arte" gertatutakoa bezalako matxurarik izan azaldu du enpresak.

Hori dela eta, Metro Bilbaok barkamena eskatu die atzerapenak jasan dituzten bezero guztiei, hedabideetara bidalitako ohar baten bidez.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta