
2008/03/31
Frantziarrak bederatzi gihar lesio izan ditu azken urte eta erdian, eta arazoari irtenbidea bilatzeko asmoz, kirofanotik pasatuko da. Orain, helburua, datorren denboraldirako prest egotea izango da.
Ebakuntza Madrilgo Cemtro Klinikan egingo zaio eta Pedro Guillen medikuak egingo du. Berarekin bat, Patxi Zipriain, Osasuna taldeko medikua, izango da.
Zipriain medikuak azaldu zuen zergaitik egingo zaion ebakuntza Delporteri: "Irailean izandako haustura bera da, leku berean. Horregaitik ebakuntza egitea komenigarriena zela pentsatu dugu."