logo de eitb24
2008ko maiatzak 16 | 19:22:12
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Eibar

SALAMANCA-EIBAR (1-0)

Partida kaskarra jokatu dute armaginek

2008/03/30

Eibarrek berdinketa erdiesteko hainbat aukera izan zituen, baina ez zuen Pagola atezainaren aurrean asmatu eta Salamancak David Rodriguezen golari esker lortu zuen garaipena.

Eibarrek ezin izan zuen Salamanca talde serioa gainditu eta denboraldiko 14. porrota jaso zuen Helmanticon (1-0).

Etxekoek lehen zatiko 8. minutuan lortu zuten gola. Arriskuko aurreneko jokaldia zen, eta Postigok pase ona eman zion Isaaci. Honek eskura jarri zion gola David Rodriguezi. Salamancak aldea handitzeko aukera gehiago izan zituen, baina gehienetan jokoz kanpo.

Eibarrek ere banakoa lortzeko hainbat abagune sortu zituen. Codina izan zen jokaldi horietako protagonista nagusia, baina ez zuen Pagola atezainaren aurrean asmatu.

Bigarren zatian ontzat eman zuten emaitza bi taldeek eta garaipena Salamancan geratu zen azkenean.

- Fitxa teknikoa:

1 - Salamanca: Pagola, Raul Gañan, Pelegrin, Catala, Dani Lopez; Bruno, Bustos; Isaac, Dañobeitia (Toti, 57'); Postigo (Diego Torres, 66'); David Rodriguez (Acuña, 82')

0 - Eibar: Cuellar; Txiki, Urzelai, Biel Medina; Raul, Zamora (Altuna, 55'); Codina, Carmelo; Lombraña (Medina, 77'); Nacho Insa eta Goiria (Yague, 71').

Gola: 1-0, 8': David Rodriguez.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta