logo de eitb24
2008ko irailak 07 | 13:16:40
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Bilbao Basket

BILBAO BASKET-UNICAJA (79-67)

iurbentiak garaipena eskuratu du aspaldiko partez

2008/03/30

Azken sei partidak galdu eta gero, bilbotarrek berriz ere garaipena lortu zuten. Unicajaren kontrako garaipenak seigarren postura itzuli ditu Vidorretaren mutilak.
Pasalicen birrintzea Haislipen aurrean. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Pasalicen birrintzea Haislipen aurrean. Argazkia: EFE

iurbentiak bere nortasuna berreskuratu zuen eta intentsitatea, defentsa sendoa eta bere bi antolatzaileen ekarpena –Huertas eta Salgado- izan zituen arma nagusiak.

Brasildarra taldeko liderra izan zen erdietsitako 22 puntuak –horietako 18 partidaren bigarren erdian- eta 22ko balorazioak argi erakusten duten legez. Salgadok, bestalde, partida erabaki zuen saskiratzea lortu zuen, bi minuturen faltan markagailuan 72-67koa jarriz.

Saskiratze horrek partida desorekatu zuen, ez batak ez besteak ezin baitzuten erasoan min egin Salgadok aipatu hirukoa sartu zuen arte. Bisitariak, artean, saskiratu ezinik zeuden.

Sergio Scarioloren jokalarien ezintasunak Huertasen lotsagabekeriarekin egin zuen topo. Brasildarra ikaragarri aritu zen bigarren zatian.

Antolatzaile paulistarrak Salgado, Banic, Recker, Ilic eta Pasalicen laguntza izan zuen. Bilbao Basketeko pibotak, momentu batzutan, min hartutako Weis ahaztuarazi zuten. Pasalicek, esaterako, minutu ikusgarriak egin zituen Ndongen aurrean. Neurketako albiste txarra Ranciken lesioa izan zen, aldageletarako bidea hartu baitzuen belaunean berriro ere min hartuta.

Fitxa teknikoa:

79.- iurbentia Bilbao Basket (18+18+22+21): Salgado (11), Recker (8), Quincy Lewis (8), Banic (7) eta Ilic (4) –hasierako bostekoa-; Marcelinho Huertas (22), Vazquez (3), Savovic (5), Rancik (2) eta Pasalic (9).

67.- Unicaja Malaga (25+12+20+10): Popovic (10), Welsch (11), Jiménez (13), Haislip (9) eta Ndong (9) –hasierako bostekoa-: Kus (3), Berni Rodriguez (5), Sanders (3), Gabriel (1) eta Santiago (2).

Partzialak: 18-25, 36-37 (atsedenaldia); 58-57 y 79-67 (amaiera).

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta