logo de eitb24
2008ko uztailak 24 | 04:46:20
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Alaves

ALAVES-CASTELLO (0-0)

Puntu bat gehiago

2008/03/29

Bigarren zatiko azken minutuetan ontzat eman zuten berdinketa bi taldeek eta ez zuten erasoan gehiago arriskatu.
Alaves taldeko Mehdi Lacen jokalaria. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Alaves taldeko Mehdi Lacen jokalaria. Argazkia: EiTB

Alavesek eta Castellok hutsean berdindu zuten Mendizorrotzan jokatutako partidan. Partidak hasiera bizia izan zuen. Bi taldeek garaipena helburu zutela erakutsi zuten lehen minututik, baina denborak aurrera egin ahala erritmoa motelduz joan zen.

Castellok partida irabazteko aukerak izan zituen, baina Alavesek ere partida serioa jokatu zuen eta azkenean ez zen markagailua mugitu. Bigarren zatian, Castello izan zen nagusi eta arrisku handiko jokaldiak eratu zituen.

Bigarren zatiko azken minutuetan ontzat eman zuten berdinketa bi taldeek eta ez zuten erasoan gehiago arriskatu.

Fitxa teknikoa:

0 - Alaves: Bernardo; Edu Alonso, Gaspar Galvez, David Coromina, Calderon; Nacho Garro; Chema Mena (Sergio Rodriguez, 54'), Stevanovic (Gabri, 66'), Mehdi Lacen, Toni Moral; eta Raul Sanchez (Miguel Perez, 79').

0 - Castello: Carlos Sanchez, Pedro, Dealbert, Aurelio, Baigorri; Rafita, Lopez Garai, Mario Rosas (Pendin, 86'), Perico; Oberman (Arana, 81') eta Nakor (Victor Salas, 72').

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta