logo de eitb24
2008ko maiatzak 17 | 07:00:17
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Eibar

SALAMANCA-EIBAR

Insak Del Olmoren ordez jokatuko du Helmanticon

2008/03/29

Astearen hasieran hobeto zegoela uste bazen ere, ostegunean okerrera egin zuen Del Olmok eta Manix Mandiolak "atsedena" emango diola iradoki du.

Eibarrek Salamancan jokatuko du igandean 17:00etatik aurrera eta Manix Mandiola taldeko entrenatzaileak aldaketa bakarra egingo du hasierako hamaikakoan. Joseba Del Olmo deialditik kanpo geratu da eta bere lekua Nacho Insak hartu du.

Astearen hasieran hobeto zegoela uste bazen ere, ostegunean okerrera egin zuen Del Olmok eta Manix Mandiolak "atsedena" emango diola iradoki du.

Eibarrek larunbat goizean egingo du bere azken entrenamendua eta bazkaldu ostean Salamancara abiatuko da.

Ustezko hamaikakoak:

Salamanca: Pagola; Gañan, Pelegrin, Catala, Dani Lopez; Bruno, Bustos; Isaac, David Rodriguez, Postigo; Acuña.

Eibar: Cuellar; Txiki, Urzelai, Biel Medina, Raul Garcia; Carmelo, Lombraña, Codina, Insa, Altuna; eta Goiria.

Epailea: Perez Montero
Futbol-zelaia: Helmantico
Ordua: 18:00

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta