2008/03/29
Akatsaren onarpenak partida irabazi dugula suposatzen du. Lehendabizikoz, Real Madril irabaztea lortu dugula eta bost porroteko boladari amaiera eman diogula. Sailkapenean, momentuz, ondorio estatistikorik ez duen garaipena da, baina talde barruan eragina izan behar du", esan zuen.
"Gainera, behin akatsa onartuta, epaile bakarrak oso kontuan izan behar du XXI. mendean, eta mende honetako teknologiekin, mende honetako justizia aplikatu behar dela eta, beraz, garaipena gurea da", eskatu zuen Vidorretak.
Justuena gure garaipena da, beraz, garaipena emango digutela espero dut, epaileak justicia aplikatzeko baitaude. Gainera, garaipena emango baligute, Real Madrilek onartu eta ez luke helegiterik aurkeztu behar, "fair play"-aren alde eginez.
Entrenatzaile bilbotarrak La Casillako zaletuei eskatu zien "pabilioia betetzeko" eta iurbentia eta Unicajaren arteko partidako aurreko minutuetan jokalariei "sekula emandako txalo zaparrada handiena emateko".
"Neurketa hasi baino hamar minutu lehenago harmailak bete-beteta egotea gustatuko litzaidake. Horrela, babesa jasoko lukete jokalariek eta Real Madrilen aurka lortutako garaipenaren saria hartuko".
Datorren aurkariaz, Unicajaz, ezer gutxi hitz egin da Bilbo. Vidorretak, baina, horrela ikusten du talde andaluziarra: "Unicaja arazoekin hasi zen lesioak zirela-eta. Berriz ere lesio garrantxitsu bat izan du, Carlos Cabezasena, alegia, eta emaitza txarrak jaso ditu ostera ere. Oso talde ona da, argudioz beterikoa, baina gehiegi sufritzen ditu osasun arazoak", komentatu zuen Indautxuko prestatzaileak.