logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 05:35:06
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Osasuna

OSASUNA

Flaño: "Inoiz baino gogo handiagoa dugu irabazteko"

2008/03/28

Igandean partida garrantzitsua eta zaila jokatuko du Osasunak, baina Getaferi irabazteko gogoarekin doaz.
Miguel Flaño hasierako hamaikakora bueltatuko da Igandean. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Miguel Flaño hasierako hamaikakora bueltatuko da Igandean. Argazkia: EFE

Osasunak, partida garrantzitsua du Igande honetan, Alfonso Perez Coliseumean.

Badirudi Miguel Flañok hasieratik jokatuko duela Getaferen aurka eta honek "inoiz baino gogo handiagoarekin goaz" adierazi du. "Orain aukera jokatzeko aukera edukiko dut eta aukera hori aprobetxatu beharra daukat" gaineratu du.

Getaferen aurka "partida ona egin behar dugu,bai bakarka, baita taldeko lanari dagokionean ere" esan du Flañok.

Talde madrildarra denboraldi ona burutzen ari da eta ez dute lan erraza edukiko Osasunako jokalariek. Getaferen zelaia eta taldeari buruz ere hitz egin du Flañok: "Zelai desberdina da, baloiak bote handia ematen du eta beraiek ohituta daude han jokatzera, baina ez gara horri begira egon behar, irabazteari soilik begiratu behar diogu".

Osasuna jaitsieratik hurbil dago eta Miguel Flañok taldearen egerari buruz ere hitz egin du. "Egoera zaila da. Goikaldean zaudenean errazagoa da, baina orain da aurpegia emateko ordua" esan du Osasunako defentsak.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta