2008/03/28
Jai Alai Enpresen Munduko Zirkuitua abuztuan helduko da Donibane Garazira, aste honetan bertan antolatzaileak eta Behe-Nafarroako hiri honetako zesta puntaren arduradunak akordio batera ailegatu baitira.
Akordioa 2008. urterakoa da, baina hurrengo urterako luzatzeko aukera badago. Zirkuituaren Ireki hau abuztuan jokatuko da eta hango zesta zaleek izar nagusiak ikusteko aukera izango dute, izan ere, orain Miamin, Danian eta Orlandon (Estatu Batuetan) dauden puntista handiak uda hasieran helduko dira Euskadira.
Iaz, besteak beste, Goikoetxea, Irastorza eta Félix aritu ziren Donibane Garazin eta han izan zuten harrera ona ikusita, aurten ere arrakastatsua izan dadila espero da, bai partaideen aldetik, baita antolakuntzaren aldetik.
Euskadi Irratiko azken albistegia