logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 02:31:52
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Gizartea

BI ZIGOR ZITUEN

Mari Luz Cortesen ustezko hiltzailea zer dela eta zegoen aske ikertuko dute

2008/03/27

Gizonari bi espetxe-zigor ezarri zizkioten duela urte batzuk, 5 urteko alabari eta beste adingabe bati sexu-abusuak egiteagatik. Dena dela, zigorrak ez zituzten gauzatu eta aske zegoen.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (CGPJ) ikerketa hasi du Mari Luz Cortes neskatoaren ustezko hiltzailea zer dela eta zegoen aske argitzeko.

Izan ere, gizonari bi kartzela-zigor ezarri zizkioten duela urte batzuk. Bat, 2002an, bost urteko alabari sexu-abusuak egiteagatik, eta beste bat, 2002an, 9 urteko beste neskato bati ere abusuak egiteagatik.

Bi zigorrak, baina, ez dira gauzatu, Lurralde Auzitegiak baieztatu zituenean gizonak ihes egin zuelako.

Iturri judizialen arabera, epaileak gizona bilatzeko eta atxilotzeko agindu zuen, baina Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak ukatu egin dute halako agindurik jaso zutela.

Biziarteko zigorra, eztabaida kalean da

Auzi batek gizartean kezka sortzen duen bakoitzean, biziarteko zigorraren eztabaida piztu egiten da Espainiako Estatuan. Mari Luz Cortesen hilketan ez da salbuespenik izan.

Oraingoan Enrique Lopez CGPJko bozeramaileak hasi du eztabaida. Kontuaz hitz egin behar dela esan du, Konstituzioaren arabera posible baita.

Ondoren, Arturo Canalda Madrilgo Adingabeen Defendatzaileak Enrique Lopezen eskaera babestu egin du. "Ez zaio arrazoirik falta", nabarmendu du.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta