logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 02:43:43
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Ekonomia

EZOHIKO BATZARRA

BBK-k aginte-organoak berritu ditu

2008/03/27

Erakundeak Administrazio Kontseilua eta Kontrol Batzordea berritu ditu. Bestalde, Xabier Irala BBK-ko presidenteak iragarri du kutxa nazioartean hedatu nahi duela.
Xabier de Irala BBK-ko presidentea ez ohiko batzarrean. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Xabier de Irala BBK-ko presidentea ez ohiko batzarrean. Argazkia: EFE

Erlazionatutako albisteak

BBK-k ezohiko batzarra egin du ostegun arratsaldean Sondikan, Bizkaia, eta bere aginte-organoak (Administrazio Kontseilua eta Kontrol Batzordea) berritu egin ditu.

Administrazio Kontseilua

Hori horrela, erakunde fundatzaileen izenean, pertsona hauek izango dira Administrazio Kontseiluan: Joseba Alzaga Muruaga, José María Iruarrizaga Artaraz eta Isabel Sánchez Robles.

Ezarleen izenean Amaia del Campo Berasategi, Xabier Irala Estévez, Aitor Landa Zarraga, Begoña Larrea Larrondo, Ángel Lobera Revilla, Ekain Loizaga Iruretagoiena, Pedro María Usategui Martínez eta Jon Iñaki Zabalia Lezamiz.

Udalbatzen partez Joseba Mikel Arieta-Araunabeña Bustinza, Amaia Eiguren Arza, Joseba Escribano Etxebarria, Alaitz Etxeandia Arteaga eta Manuel Tejada Lambarri.

Langileak ordezkatzeko, aldiz, Francisco Javier Ruiz Elizalde izango da.

Kontrol Batzordea

Kontrol Batzordean, erakunde fundatzaileen izenean Joseba Andoni Aurrecoechea Vergara eta José Antonio Taramona Campo izango dira.

Udalbatzen partez Leandro Kapetillo Larrinaga eta Juan José Ziarrusta Campo.

Ezarleen izenean Pedro María Janices Abete, Fernando Landa Beitia eta Jesús María Martínez Salcedo.

Azkenik, langileen ordezkari gisa Fernando Armentia Hernáez arituko da.

Nazioartean hedatzeko asmoak

Bestalde, Xabier Irala BBK-ko presidenteak batzarrean jakinarazi duenez, kutxa nazioartean hedatu asmo du eta, horren ildotik, Mexikon aurrezki-kutxa baten sorkuntzan parte hartzea aztertzen ari da.

Iralaren esanetan, Bizkaiko Kutxak %15 handituko du aurten negozio-zifra, eta %15 mozkinak, hau da, iaz baino gutxiago handituko da.

Izan ere, iaz %22 handitu ziren mozkinak, eta %11,7 negozio-zifra.

Halaber, kutxaren Obra Sozialak inoiz baino aurrekontu handiagoa izango du aurten. 86,7 milioi euro izango ditu, hots, iaz baino %15,7 gehiago.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta