logo de eitb24
2008ko maiatzak 15 | 21:32:37
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Mundua

FRANTZIA-BRITAINIA HANDIA BILERA

Sarkozyk eta Brownek akordio nuklearrak eta ekonomikoak sendotu dituzte

2008/03/27

Elkarlan nuklearra eta krisialdia geldiarazteko finantza neurriak izan dira hizpide. Frantziako presidenteak ez du argitu Olinpiar Jokoak boikotatuko dituen, baina Brownek ez du egingo.
Gordon Brown eta Nicolas Sarkozy. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Gordon Brown eta Nicolas Sarkozy. Argazkia: EFE

Gordon Brown Britainia Handiko lehen ministroak eta Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak nazioarteko finantza erakundeen arteko elkarlan handiagoa sustatzea adostu dute, etorkizuneko krisialdiak prebenitzeko.

Agintariek eztabaida bat eskatu dute AEBekin eta beste herrialde batzuekin, "finantza egonkortasuna sustatzeko neurrien" inguruan. Baliteke eztabaida hori G-7ko Finantza ministroek datorren astean Washingtonen izango duten bileran eta Nazioarteko Moneta Funtsak eta Munduko Bankuak aurreikusita dituztenetan hastea.

Beste alde batetik, Brownek eta Sarkozyk euren herrialdeen arteko elkarlan nuklearra areagotzea adostu dute. Britainia Handiak Frantziak energia mota horretan duen esperientziaz baliatu nahi du. Izan ere, herrialde horretan erabiltzen den energiaren %80k jatorri nuklearra du.

Beste alde batetik, Sarkozyk ez du argitu Txinak Tibeten aurrean duen jarrera dela eta azkenean Frantziak Joko Olinpiarrei boikota egingo dienik. Brownek, ordea, Britainia Handia aurtengo udan Pekinen izango den hitzordu horretara joango dela adierazi du.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta