2008/03/27
600 bat lagunek harrikadaka, hesiak botatzen eta "hiltzaile" ohiuekin egin diote harrera Santiago V.G. Mari Luz Cortes neskatoaren ustezko hiltzaileari eta arrebari, Huelvako Probintzia Auzitegira Cuencatik heldu direnean.
17:10ak inguruan heldu dira, segurtasun neurri zorrotzen artean eta Polizia Nazionalak babestuta, 600 lagun baino gehiago itxaroten zeudelako, "hiltzaile" oihukatzen.
Behin Probintziako Justizia Jauregian, susmagarri nagusia eta arreba Huelvako 1 zenbakiko Instrukzio epaitegiaren esku geratu dira, eta kartzelara bidaltzen dituen erabakiko du auzitegi horrek.
Cuatro telebista kateko kameralari bat eta Huelvako Onda Ceroko kazetari bat zauritu dira liskarretan.
Bilatzeko eta harrapatzeko agindua zeukan bere gain
2006an Santiago V.G. atxilotu zuten, Asturiasen 13 urteko neskato bat jazartzea leporatuta. Haurrari gutunak bidaltzen zizkion, zortzi urteko mutiko batenak egiten.
Gainera, bilatzeko eta harrapatzeko agindua zeukan bere gain, 5 urteko alaba eta 9ko neska bat bortxatzeagatik.
Atxiloketa
Santiago del Valle (52 urtekoa) asteartean atxilotu zuten emaztearekin batera Cuencako autobus geltokian. Poliziaren galdeketan adierazi zuenez, neskatoa berarekin zegoen, jausi eta istripuz hil zenean.
Ustezko hiltzaileak nortasun-nahastea du
Jose Cabrera psikiatrak azaldu duenez, ustezko hiltzaileak "nortasun-nahastea dauka" (parafiliak jota dago), baina hori gorabehera, "berdin-berdin zigor eta kartzelatu dezakete, arazo psikologiko hori aringarria izan ahal bada ere".
"Pedofilia parafilia mota bat da, hots, objektu sexualaren nahastea. Gaixotasun horrek jotako lagun batek adingabekoak ukitzen edo haiekin sexu harremanak izaten lortzen du plazer sexuala".
Euskadi Irratiko azken albistegia