logo de eitb24
2008ko maiatzak 09 | 18:40:25
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Politika

BILERA-SORTA

PSOEk Kongresuko Mahaiko postu bana eskainiko die EAJri eta CiUri

2008/03/27

Bi alderdiok Behe Ganberako gobernu erakundean ordezkaritza izatea jarri zuten baldintza Bonori babesa agertzeko Kongresuko presidente izan dadin.
Jose Blanco, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Jose Blanco, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

Jose Blanco PSOEko Antolakuntza idazkariak ziurtatu du Bonok babes nahikoa jasoko duela Espainiako Kongresuko presidente izateko. Izan ere, babes hori lortzeko, Behe Ganberako Mahaian postu bana eskainiko die EAJri eta CiUri.

Bi alderdi nazionalistek Kongresuaren gobernu erakundean ordezkaritza izatea jarri zuten baldintza Bonori babesa agertzeko.

Hortaz, Blancok nabarmendu du Bono lehen itzulian izendatuko dutela presidente. Kongresuan ordezkatuta dauden alderdi guztiekin bilera-sorta egin eta gero egin ditu adierazpenok.

Gaur PPrekin batzartu da Blanco. Bilera amaitzean, Kongresuko eta Senatuko Mahaiak "askotarikoak" izateko akordioa "oso gertu" dagoela esan du.

Akordioa gauzatzeko, postu bana eskainiko die EAJri eta CiUri Kongresuko Mahaian. Seguru aski, jeltzaleei idazkaritza bat eskainiko die, eta kataluniarrei presidenteordetza bat.

Aurreko legegintzaldian, PSOEk CiU eta IU-ICV sartu zituen Behe Ganberako Mahaian.

Kongresuko Mahaia presidenteak, lau presidenteordek eta lau idazkarik osatzen dute.

Hasieran, PSOEk eta PPk nazionalistei postu bana ematea zen sozialisten asmoa, baina 'popularrek' uko egin diote eta, beraz, PSOEk emango ditu bi postuak.

Bonoren hautagaitza

Bestalde, oraingoz ERCk, ICVk eta NaBaik baino ez dute iragarri ez dutela Bono babestuko Kongresuko presidente izateko.

CiUk eta EAJk baldintza bat jarri diete sozialistei: Kongresuko Mahaian ordezkaritza izatea.

IUk eta CCk, aldiz, euren babesaren truke Talde Mistoa zenbait taldetan zatitzea eskatu dute.

PPk eta BNGk ez dute oraindik erabakirik hartu.

Kontsultatu M-9ko hauteskunde orokorren emaitzak.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta