logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 02:44:24
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Mundua

'SKY WONDER'

Bidaiariak jada atera dituzte Turkian hondartuta zegoen gurutze-ontzitik

2008/03/27

Txanda desberdinak prestatu dituzte bidaiariak etxera bueltatzeko; euren artean lau, nafarrak dira. Bidaia antolatu duen agentziak bezeroei dirua bueltan emango diela esan du.

Sky Wonder gurutze-ontzian zeuden 1.300 bidaiariak, ia gehienak espainiarrak eta portugesak, eta lau nafar, gaur arratsaldean ontzitik atera dituzte. Joan den asteartetik egon dira ontzi hondartuan, Egeo kostaldean. Jose Manuel Rodriguez kazetariak (ontzian zegoena) "azken bidaiaria arratsaldeko bostetan ontzia utzi duela" esan du.

Itsasontzitik atera ondoren Esmirnako aireporturaino autobus batek eraman ditu. Handik txanda ezberdinetan etorriko dira Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetara gaur bertan.

Pullmantur bidaia antolatu duen agentziak, jasotako diru guztia bueltatuko diela bisitariei jakinarazi du, eta %50eko deskontua eskaini die beste bidai bat erosten dietenei.

Hasieran, bidaiariak Sky Wonder-etik ez zirela joango esan zuten, beraiekin zer egingo zuten jakin baino lehen. "Bidaiarien artean batzar bat egin dugu eta kapitainari gutun bat bidaltzea erabaki dugu. Bertan, enpresari idazki bat egin dezan eskatzen diogu, jarri genuen diru osoa bueltatuko duela bermatzeko, eta gainera, aitortu dezala arazoa ontzia hondartuta dela, orain arte soilik 'arazoa' dela esan baitute", adierazi du Rodriguezek.

Sky Wonder 47.000 tonako gurutze-ontziak, 1.500 baino bidaiari gehiagorentzako eta 574 langilerentzako lekua du, Istanbuletik irten zen aste honen hasieran eta aurreikusia zeukan Turkiako eta Greziako portu batzuetatik igarotzea.

Lehenengo geldialdian, Kudasiko badian, ontzia portutik 300 metrotara gelditu zen atoian eramana izateko, baina azkenik badian hondartuta geratu zen.

Bidaiarien kanporatzea lehenengo ahaleginen ostean erabaki zen, asmoaren zailtasuna ikusita. Enpresak esan zuen lehenengo momentutik bidaiariak arriskurik ez zutela pasa eta antolatuta zeuden irteerak aprobetxatzeko aukera izan zutela.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta