2008/03/27
SOS Arrazakeria eta Medicus Mundi Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GKE) datorren iganderako manifestaldia antolatu dute Donostian. Aurten, partehartze errekorra gaindituko du, 49 elkarte eta kolektiboen babesa baitu, besteak beste, Africa Directa, Andrelur, Banda Bat, Batucada Taupada, Fundacion Emaus, Sodepaz edo STEE-EILAS, ESK sindikatuak.
Bilbon eta Iruñean ere bai manifestaldiak prestatuta daude, bata ostiralean Bizkaiko hiriburuan Areatzatik 20:00etan irtengo da eta, bestea, larunbatean ordu berean Gazteluko plazatik (Iruña).
"Eskubide-berdintasuna guztiontzat" lelopean, elkarteek gizarte politikak aldarrikatzeko asmoa dute, Estatuan dauden etorkin guztiak babesteko. Berdintasun ezaren adibidea seme-alabak edukitzera bultzatzeko dagoen legea da. 2.500 euro seme-alaba bakoitzeko ematen duen legearen kanpo utzi dituzte etorkinak edo baldintza bereziak ezarri dizkiete.
Agustin Unzurrunzaga SOS Arrazakeriaren ordezkariak jakitera eman duenez, genero-indarkeriaren Legea eta etxeak alokatzeko legea ere bai etorkinen eskutik kanpo utzi dituzte.
Sos Arrazakeria Araba
Arabako Sos Arrazakeriak azken bost urteetako balantzea aurkeztu du gaur. Bertan, 12.000 etorkini laguntza eman diela eta 2.600 espediente ireki dituela nabarmendu du. Gainera, 800 kanpotarri Gasteizko erroldan sartzeko tramiteak egin dizkie.
Horrez gain, azken urteotan bulegorik gabe kalean egin dutela lan esan du. Elkartearen ustez, erroldarena arazo nagusienetarikoa da eta Gasteizko Udala salatu du bost urtez isilik egon delako arazoari irtenbiderik eman gabe.
Euskadi Irratiko azken albistegia