2008/03/27
ANVko ordezkari talde batek adierazi duenez, ez diete EAJri, EAri, EBri eta Aralarri erreguka egingo PPk eta PSE-EEk, Gipuzkoako euren alkateen aurka aurkeztutako zentsura-mozioa ez dezaten babestu. Egiten badute, "ilegalizatzen dituztenekin bat egingo" dutela gaineratu dute ANVko ordezkariek.
Donostian izandako prentsaurreko batean, Iñaki Zabala (ANV) Urretxuko alkateak esan du Euskadiko eta Arrasateko Udaletan egoteko "legitimitatea" herritarrek eman dietela hauteskundeetan.
Arrasaten ANVren aurka zentsura-mozio bat ezartzea eztabaidan dabiltza, Inocencia Galparsoro alkateak ez zuelako Isaias Carrasco zinegotzi sozialista ohiaren hilketa gaitzetsi.
Galparsororen ustez, mota horretako ekimenak "demokraziaren" aurka doaz eta PSOEk ezker abertzalearen aurka duen estrategiaren barnean kokatzen dira.
Mozioa ezin da "gehiago atzeratu", Usandizagaren hitzetan
Goizean Maria Jose Usandizaga Gipuzkoako PPko presidenteak segurtatu du EAJ edo Aralar bezalako alderdiek ANVren aurkako zentsura-mozioa ez babestea "benetan askatasunaren aldeko apustua egiten dutenak eta oreka ezmoralak dituztenak deskribatzen" dituela.
Ildo horretan, Usandizagak segurtatu du ekimen hori ezin dela "gehiago atzeratu", eta krimenaren aurrean ez dagoela "erdizkako jarrerarik" ohartarazi du.
Euskadi Irratiko azken albistegia