logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 02:35:30
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Athletic Club

ATHLETIC CLUB

Armandok epaitegira joan beharko du

2008/03/27

Epailearen aurrean deklaratu beharko du lekuko eta kaltetu moduan. Bilboko Auzutegiko medikuak azterketa bat egin beharko dio.

Athleticeko atezaina den Armandok, Bilboko Auzitegira joan beharko du kaltetu eta lekuko bezala deklaratzera.

Kasua aztertzen ari den Sevillako Auzitegiak, Armandok Bilbon deklaratu beharko duela esan du, Martxoak 15ean, Ruiz Loperan hartu zuen botilkadagatik. Deklarazioaz gain, Armando Auzitegiko mediku batek aztertuko du. Lesioaren larritasuna aztertu behar da kalte ordaina eta kondena ezartzeko.

Armandok botilkada hartu zuen eta botila hori jaurti zuena, C.P.R., kartzelatik kanpo dago bere emazteak 3000 euroko izuna ordaindu ondoren. Botila jaurti eta inguruan zeuden zaletuek gelditu zuten. Kasuko Fiskalak, objektu arriskutsuekin lesioak eragitearren 5 urteko kartzela zigorra eskatu dezake jaurtitzailearentzat.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta