logo de eitb24
2008ko maiatzak 15 | 19:39:37
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Mundua

SABOTAJEA IRAK-EN

Miliziano xiiek Basora mendebaldeko oliobide bat lehertu dute

2008/03/27

Sabotajea 09:00etan izan da eta petrolioaren prezioan eragina izan du jada. Erasoa petrolio instalazio baten kontrako lehenengoa da, orain dela hiru egun Basoran liskarrak hasi zirenetik.

Erlazionatutako albisteak

Talde armatu batek, ustez miliziano xiiek, Basora hiriko mendebaldean kokaturiko oliodukto bat lehertu dute, Irakeko hegoaldean. Olioduktoak petrolioa zeraman Zubair hiriko putzu batetik, Basorako porturaino. Sabotajea 09:00etan izan da.

"Sekulako sutea izan da, eta suhiltzaileak momentuan heldu dira sua kontrolatzeko", aipatu du Jazoera gertatu den tokitik 200 metrora bizi den lekuko batek.

Petrolio krisi bat helduko den ikara heldu da

OPEPeko petrolio gordinaren prezioa %2,28a igo da, upeleko 98,42 dolarreko preziora iritsiz. Horrela, prezioak gorantz egin du berriz, 102,88 dolarretan ezarrita dagoen marka oso hurbil duelarik.

Southern Oil Companyren arabera, olioduktoa "bere pean kokaturiko bonbek hondatu dute", eta hortaz, "esportazioetan eragin zuzena izango du, hegoaldeko terminaletara petrolio gordina eramaten duen bide nagusietako bat da". Irakek 1,54 milioi upel esportatu zituen eguneko Basoratik otsailean eta konpainiak hauen herena gal dezake".

Irakeko petrolio hobi gehienak Basorako eskualdean kokaturik daude, eta bertatik herrialde arabiarraren esportazioen %90a irtetzen da.

Kunplitutako mehatxua

Iraqi Southern Oil Company petrolio konpainiaren bozeramaile batek azaldu zuenez, ez dago argi olioduktoak Zubairreko putzura edo Shuaibako findegira eramaten duen petrolioa. Erasoa petrolio instalazio bati egindako lehenengoa da, orain dela hiru egun Mahdiren Armada deritzon milizia xiiaren arteko enfrentamenduak hasi zirenetik, gerora Irakeko beste guneetara hedatuz.

Mahdiren Armada deritzon taldeko bozeramaile batek, Hariz Azari xekeak, asteartean esan zuenaren arabera, miliziak petrolio putzuen kontrako erasoak hastea aztertzen ari zen, Gobernuak taldearen kontrako jazarpena albo batera uzten ez bazuen. "Putzuok Irakeko herriarenak diren eta hauei su ematea erabaki zaila izan arren, aukera hau aztertzen ari gara Gobernuak justifikaziorik gabeko kanpaina honekin jarraitzen badu", aipatu du.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta