logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 05:30:17
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Bilbao Basket

BINAKAKO TXAPELKETA (FINALA)

Arazorik ez Ogetako pilota aukeraketa jendetsuan

2008/03/27

Finalak faborito argirik ez du eta apostuak parean daude. Finala zuzen-zuzenean eskainiko dute ETB-1ek eta eitb.com-ek.

Igandeko finala ate joka da. Finalaren atariko egin zen Ogetan ohiko pilota aukeraketa. Juan Mari Juaristi aukeratzaileak saskian aukeran jarritako pilotekin ez zen arazorik izan. Titin eta Laskurainek pilota biziagoak aukeratu zituzten. Haimar Olaizola eta Oier Mendizabalek bote erdiko pilotak.

Espero bezala, pilota zale ugari elkartu zen Ogetan. Titinek laugarren txapela jazteko aukera duen bitartean beste hirurentzat aurrenekoa litzateke.

Euskal Telebistak igande arratsaldeko lauetatik aurrera zuzenean eskeiniko du Ogetan gertatzen den guztia.

Bestetik, liga profesionalak gaur baieztatu du buruz-buruko txapelketa nagusiaren aurkezpena Apirilaren 1ean Bilbon egingo dela.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta