logo de eitb24
2008ko maiatzak 11 | 23:24:18
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Bilbao Basket

OSASUNA

Sola: "Ez dut uste UEFAko partidarako indarrak gordeko dituenik Getafek"

2008/03/27

Betisen aurka galdu eta gero Getaferen zelaian gogotsu zelairatuiko direla ziurtatu du aurrelari nafarrak.
Kike Solak ez du uste Getafek arreta beste nonbaiten izango duenik igandean. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Kike Solak ez du uste Getafek arreta beste nonbaiten izango duenik igandean. Argazkia: EFE

"Bihar, denok elkarrekin entrenatzen dugunean Getafen irabazteko dugun gogoa ikusiko da. Betisen aurka ez genuen emaitza onik lortu, baina aukerak izan genituen eta azken partidetako bidetik jarraitu nehar dugula usted ut nik", esan du Osasunako harrobiko aurrelari Kike Solak, Espainiako 21 urtez azpikoen selezkioarekin bilduta izan ostean Taxoarera itzuli den egunean igandean Getafen jokatu beharreko partidaren inguruan galdetu diotenean. Igandean punteria hobea erakustea espero du Kaskanteko aurrelariak: "Etxetik kanpo gol bakarra sartu dut, Sevillan, eta ez zuen ezertarako balio izan. Dena dela, aukerak izaten ari naiz eta puntería zuzentzea da orain gakoa", esan du Nafarroako Erriberako mutilak.

Solak ez du uste Getafek arreta beste nonbaiten izango duenik igandean, nahiz eta egia den lau egun geroago euren historiako partidarik garrantzitsuena jokatuko dutela, Munitxeko Bayernen aurka UEFA Kopako final laurdenetan: "Hiru lehiaketatan egotea ez da samurra, baina ez dut uste Getafe despìstatuta harrapatuko dugunik, ezetz uste dut nik. Ez dut uste UEFAko partidarako indarrak gordeko dituztenik, hiru puntuen bila joango dira", esan du aurrelari gorritxoak.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta