logo de eitb24
2008ko maiatzak 11 | 23:23:37
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Politika

NEGOZIAZIO GARAIA

Kongresuko Mahaian eserlekurik ez duela utziko ohartarazi dio PPk PSOEri

2008/03/27

Eduardo Zaplana Jose Blancorekin bildu da, legegintzaldi berrian Parlamentuko organoak osatzeko PSOEk egin duen bilera-sortaren baitan. Bestalde, Zaplanak ez du argitu Bonoren hautagaitza babestuko duten ala ez.
Jose Blanco eta Eduardo Zaplana. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Jose Blanco eta Eduardo Zaplana. Argazkia: EFE

Eduardo Zaplanak iragarri du Alderdi Popularrak ez duela Kongresuko Mahaian dagozkion lau eserlekuetatik bakar bat ere utziko. Horrez gain, Jose Bono Beheko Ganberako presidente izateko hautagaitza babestuko duten ez du argitu.

Zaplana Jose Blanco PSOEren Antolakuntza idazkariarekin bildu da goizean, Alderdi Sozialista egiten ari den bilera-sortaren baitan. Zaplanak azaldu duenez, "oposizioaren lana ahalik eta eraginkorrena izan dadin" erabaki dute Mahaian lortu dituzten lau eserlekuetatik bati ere ez uko egitea.

PSOEk astelehenean jakinarazi zuen, "aniztasunaren alde", Kongresuko Mahaian lortu dituen bost eserlekuetatik bat nazionalisten esku utziko duela eta Alderdi Popularrak ere berdina egitea espero zuela.

Bestalde, Zaplanak esan du Jose Bono Madrilgo Parlamentuko presidente izateko hautagaitzaren inguruan ez dutela hitz egin, gaurko bilerako gaia Mahaiaren osaketa zelako.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta