2008/03/27
Eduardo Zaplanak iragarri du Alderdi Popularrak ez duela Kongresuko Mahaian dagozkion lau eserlekuetatik bakar bat ere utziko. Horrez gain, Jose Bono Beheko Ganberako presidente izateko hautagaitza babestuko duten ez du argitu.
Zaplana Jose Blanco PSOEren Antolakuntza idazkariarekin bildu da goizean, Alderdi Sozialista egiten ari den bilera-sortaren baitan. Zaplanak azaldu duenez, "oposizioaren lana ahalik eta eraginkorrena izan dadin" erabaki dute Mahaian lortu dituzten lau eserlekuetatik bati ere ez uko egitea.
PSOEk astelehenean jakinarazi zuen, "aniztasunaren alde", Kongresuko Mahaian lortu dituen bost eserlekuetatik bat nazionalisten esku utziko duela eta Alderdi Popularrak ere berdina egitea espero zuela.
Bestalde, Zaplanak esan du Jose Bono Madrilgo Parlamentuko presidente izateko hautagaitzaren inguruan ez dutela hitz egin, gaurko bilerako gaia Mahaiaren osaketa zelako.
Euskadi Irratiko azken albistegia