logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 02:34:02
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Politika

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

Ibarretxe "politikoki erreta" dagoela esan du Elorzak

2008/03/27

Lehendakariaren planak "banaketa" eta "Madrilekin arazoak" baino ez dituela ekarri esan du Donostiako alkateak. Bere ustez, "marroi" bihurtu da plana eta orain irtenbidea eman beharko diote.

Odon Elorza Donostiako alkatearen iritzian, "politikoki erreta" dago Juan Jose Ibarretxe lehendakaria. Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, zorrotz kritikatu du Ibarretxeren proposamena. Plan horrek "banaketa" baino ez duela ekarri eta "marroi" bihurtu dela uste du alkateak. "Orain, nola edo hala, irtenbide bat eman beharko diote horri", gaineratu du.

Bestalde, EAJk "lidergoa galdu" duela adierazi du buruzagi sozialistak. Azken hauteskundeetan jeltzaleek lortutako "emaitza txarren" errua ezin zaio "bipartidismoari" egotzi, Elorzaren aburuz. "Bipartidismoa beti egon da, orain lau urte, zortzi urte edota Felipe Gonzalezen garaian", esan du. "Gizartearen balore aldaketa, nazionalismoa egungo errealitatera egokitu ez izana eta diskurtso kontrajarriak EAJren baita" dira, besteak beste, Donostiako alkatearen ustez, EAJren "gainbeheraren" arrazoiak. Lehendakariaren planak eta kontsultak ere "Madrilekin arazoak eta alderdiaren baitan arazoak" baino ez dituztela sortzen azpimarratu du.

Etorkizuneko akordioei buruz galdetuta, Elorzak onartu du euskal sozialistek laguntza beharko luketela EAEn gobernura iristeko. Donostian duten formula, PSE, EB eta Aralarren arteko elkarlana, bideragarria ikusten duela adierazi du, "EAJ eta EAren kaltetan". "Espainiakoa beste kontu bat da. Espainian PSOEren eta EAJren artean akordioa lortzeko interesa egon daiteke", zehaztu du.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta