logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 02:43:58
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Gizartea

ZALDIBAR

Zazpi orduko kaosa A-8an kamioi bat irauli eta gero

2008/03/27

Enborrak zeramatzan kamioi batek artaziarena egin du gaur goizean Zaldibar parean, zazpi orduko auto-ilarrak sortuta. Dagoeneko ibilgailua bidetik kendu dute.

18:50ak aldera A-8ko errei bat ireki dute Donostiarako noranzkoan, Zaldibar parean, behin goizean artaziarena egindako kamioia errepidetik kenduta.

Kamioi batek artaziarena egin du gaur goizean A-8 autobidean eta, ondorioz, autobidea guztiz itxita egon da norabide horretan.

Kamioiak enborrak zeramatzan eta bidean geratu dira barreiatuta. Bertaratu diren garabiak enborrak errepidetik kentzeko lanean aritu dira.

Kamioilaria ibilgailuaren barruan geratu da harrapatuta eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute. Gerora, ospitalera eraman dute anbulantziaz zauriez artatzeko.

Ezbeharra 11:30ean jazo da Gipuzkoako hiriburuko noranzkoan eta, ondorioz, autobidea itxi behar izan dute. Ibilgailuak N-634 errepidetik bideratu dituzte (Durango parean), baina auto-ilarak eratu dira. Horrez gain, zirkulazioa arintzeko by-pass bat egin dute Bilborako noranzkoko bideetako bat Donostiarantz doazen ibilgailuek erabil dezaten.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta