2008/03/27
Auzitegi Nazionalak behin-behineko espetxe-zigorra ezarri dio Antonio Camacho Gescartera balore-agentziako zuzendaria zenari, kautelazko neurri gisa. Dagoeneko espetxean ia hiru urte egondakoa da Camacho, eta Madrilgo Soto del Realera bidali dute.
Baliteke epaitegiak ihes egiteko arriskua kontuan hartu izana, eta gainerako lau inputatuak ere kartzelara bidali ditu. Batzuentzat kautelazko neurriak eskatu zituzten, eta horiei zigor luzeagoak ezarri dizkie Jose Marea Ruiz de la Sernari, Francisco Javier Sierra de la Florri, Anibal Sardoni eta Julio Rodriguez Gili
Camachori 11 urteko espetxe-zigorra ezarri diote eta, hirugarren gradua eman diezaioten, urte bi bete beharko ditu. Baldintzapeko askatasunean irteteko, bost urte bete beharko ditu gutxienez, epaia irmoa denetik aurrera.
Miguel Bajo Camachoren abokatuak iragarri duenez, espetxe-autoaren aurkako helegitea aurkeztuko du berréala.
El abogado de Camacho, Miguel Bajo, ha anunciado que recurrirá el auto de prisión inmediatamente.
11 urteko espetxe-zigorra
Camachori 11 urteko espetxe zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionalak; 8 urte bidegabeko jabetzagatik eta 3 urte agiriak faltsutzeagatik. La Caixa eta Caja Madrid erantzule zibil subsidiario jo ditu. Ministerio Fiskalak eskatutako zigorra ezarri diote.
Auzitegiko Zigor Arloko Laugarren Salak jakitera eman duen 592 orrialdeko epaian, 6 lagun absolbitu eta eta 8 zigortu ditu. Camachoz gain, Gescarterako presidente ohia, Pilar Gimenez Reyna, eta Gescarterako bigarrena, Jose Maria Ruiz de la Serna, ere zigortu ditu. Pilar Gimenez Reynari 3 urte eta 6 hilabeteko espetxe zigorra eta isun bat ezarri dio. Ministerio Publikoak 8 urteko kartzela zigorra eskatu zuen berarentzat.
Carmen Paloma Gonzalezek zuzendutako epaimahaiak zazpi urteko zigorra ezarri dio Jose Maria Ruiz de la Serna Gescarterako bigarrenari; 7 urte bidegabeko jabetzagatik eta 3 urte agiriak faltsutzeagatik.
Caja Madrid eta La Caixa 87,99 milioi euroko zuloa utzi zuen auziaren erantzule zibil subsidiario jo ditu. Horrenbestez, kaltedunek jaso beharreko kalte-ordainen erantzule izango dira, zigortutako gainerakoekin batera.
Laura Garcia Morey Camachoren emaztea absolbitu egin dute, baita Miguel Angel Vicente mantentze-lanen burua, Angeles Leis AGPren administratzaile bakarra, Agustin Fernandez Ameneiro aholkularia, Inmaculada Baltar Gescarterako kontularia eta Carlos Pascual Ortin Barron Camachoren izen-mailegatzailetzat hartutakoa ere.
Camachok bidegabeko jabetza eta agiriak faltsutzeko delituak egin zituela deritzo Auzitegi Nazionalak, baloreen agentziatik 50,2 miloi euro desagertu ondoren.
Gescarterako arduradun nagusiek maulan izandako esku hartzea nabarmendu du epaiak, tartean, "Antonio Camacho akziodun nagusiak, Jose Maria Ruiz de la Serna zuzendari nagusiak eta Francisco Javier Sierra de la Flor zuzendariorde nagusiak".
Sententziaren arabera, hiru pertsona horiek "modu koordinatuan utzitako diruaren zati bat bereganatu, euren jabeen esferatik desbideratu eta Balore Merkatuko Komisio Nazionalak egiten zituen ikuskaritza bisitetan eskatutako neurriei kasurik ez egitera" bideratutako jarduerak burutu zituzten.
Espetxeratzeko eskaera egin du fiskalak
Epaia irakurri ondoren, Vicente Gonzalez Mota fiskalak bost urtetik gorako zigorrak dituztenak espetxeratzeko eskaera egin du. Antonio Camacho, Jose Maria Ruiz de la Serna, Francisco Javier Sierra de la Flor, Anibal Sardon eta Julio Rodriguez Gil daude egoera horretan.
La Caixa eta Caja Madrid Bolsa erantzule zibil subsidariotzat jo ditu tribunalak, baita Gescartera Gestion, Bolsa Consulting Madrid, Breston, Promociones Andolini, Asesoria y Gestion de Patrimonios ere.
2001eko ekainean Balore Merkatuko Komisio Nazionalak Gescarteran esku hartu eta zazpi urteren ondoren iritsi da sententzia.
Euskadi Irratiko azken albistegia