logo de eitb24
2008ko maiatzak 17 | 10:58:49
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Bilbao Basket

IURBENTIA-REAL MADRIL (78-79)

iurbentiak, azken segunduan galdu

2008/03/26

iurbentiaren eta Real Madrilen partida jokaldi polemiko batekin amaitu zen. Azken segunduan bilbotarrek Reckerren saskiraketa eskatu zuten.
iurbentia azken segundura arte saiatu zen Real Madril irabazten. Argazkia: EFE

argazkia handitu

iurbentia azken segundura arte saiatu zen Real Madril irabazten. Argazkia: EFE

Azken segunduan Axel Hervellek Lucas Reckerri jarritako tapoi batek garaipena eman zion Real Madrili. La Casillako ikusleak eta iurbentiako jokalariak epaileekin oso haserre agertu ziren partida amaieran. Bilboko taldeak, hain zuzen ere, kexa ofiziala aurkeztuko du ACB erakundean.

39 minutuan berea zirudien garaipena eman zion Real Madrili jokaldi polemiko honek. Baina altxorra galtzeko zorian egon ziren madrildarrak azken minutu ero batean.

Amaierako 1:01 faltan, Madrilek zortzi segunduko aldea zuen. Txus Vidorretak hutsartea eskatu eta taldea azken arnasera arte borrokatzeko prest irten zen, nahiz eta aurkako errenta nabarmena zen.

Eta miraria gauzatzeko zorian egon zen. Askorentzat, gauzatu ere gauzatu zen. Ez, ordea, epaileentzat, ez baitzuten Reckerren azken saskiratzea baliozkotzat eman.

Iurbentia Bilbao Basket partidan sartuta egon zen minutu guztietan, baina erasoan ez zen fin ibili, eta defentsan arazoak izan zituzten, Fred Weisen baja nabarmen nabarituz. Barruko joko horretan Reyesek bidea aurkitu zuen eta min asko egin zion bilbotarren defentsari.

Etxekoen partetik, azken minutu zoragarria izan zen onena. 57 segundutan Vazquezek bi hiruko, Salgadok beste bat, eta bi puntuko saskiratze bana Banicek eta Huertasek. Saskiratze hauei esker ezinezkoa posible bihurtzeko zorian egon zen Bilboko taldea.

Fitxa teknikoa:

78.- iurbentia Bilbao Basket (14+18+24+22): Marcelinho Huertas
(8), Recker (8), Quincy Lewis (8), Banic (12) eta Ilic (8) –hasierako bostekoa-; Salgado (8), Vazquez (13), Savovic (4), Rancik (9) eta Pasalic (-).

79.- Real Madrid (18+23+20+18): Raul Lopez (12), Bullock (2),
Mumbru (8), Hervelle (4) eta Reyes (23) –hasierako bostekoa-: Tunceri (10), Pelekanos (4), Charles Smith (13), Iturbe (3) eta Papadopoulos (-).

Partzialak: 14-18, 32-41 (atsedenaldia); 56-61 y 78-79 (amaiera).

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta