logo de eitb24
2008ko uztailak 21 | 03:13:49
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Gizartea

FROGA BERRIAK

Enaitz Iriondoren harrapaketari buruzko atestatua zuzendu dute

2008/03/26

Guardia Zibilak gidaria 113 kilometro orduko abiaduran zihoala esaten zuen argiketa aldatu du, balitekeelako 160 kilometro ordukoan joatea. Harrapaketaren egileak 20.000 euro eskatu zizkien gurasoei, autoa konpontzeko.

Guardia Zibilak Enaitz Iriondoren harrapaketaren inguruko atestatuan erratu zela onartu du. 2004ko abuztuan gertatutako jazoera horretan gidari batek Durangoko gaztea autoarekin harrapatu eta hil egin zuen.

El Pais egunkariak informatu duenez, Tomas Delgado autoaren gidaria ez zebilen 113 kilometro orduko abiaduran harrapaketa gertatzerakoan, 140 eta 160 artean baizik, eta 90era mugatuta zegoen.

Informazio berri horrek Delgadoren aurkako auzi penala berriro irekitzea eragin lezake, eta baliteke gidariari lau urteko espetxe-zigorra ezartzea, 1992ean ezarri zioten eta preskribatu duen zigor bat berriro aztertzen hastekotan.

Enaitz Iriondoren amak ez du adierazpenik egin izan nahi eta fiskalaren erabakiari itxaron beharra egongo dela esan du.

Urtarrilean Tomas Delgadok 20.000 euroko kalte-ordainak eskatu zizkion gaztearen familiari, harrapaketa gertatzerakoan Audi A-8an gertatutako kalteak ordaintzeko.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta