logo de eitb24
2008ko maiatzak 15 | 19:40:02
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Txirrindularitza

GAZTELA LEONGO ITZULIA (3. ETAPA)

Fran Ventoso, etapa garaile

2008/03/26

Andalucia Cajasur taldeko txirrindularia izan zen lehena Urueñako helmugan. Euskalteleko Samuel Sanchez bigarren izan zen eta Contadorrek lider maillotari eutsi zion.

Madrildarra helmugarako metro gutxiren faltan egindako ihesalditxoaz baliatu zen etapa garaipena eskuratzeko. Ondoren, Euskalteleko Samuel Sanchez sartu zen eta Contadorrek lider maillota eustea lortu zuen. Iazko Itzuliko ekitaldian, Ventosok hiru etapa garaipen lortu zituen.

Bigarren etapa hau, trantsizio etapa gisa definituta zegoen txirrindularien koadernoetan, baina ez zen horrela izan.

Txirrindulari batzuk uste bezala, haizeak gogor jo zuen albo batetik eta horrek dakarren arriskuak urduritasuna eragin zuen tropelean. Gainera, Valladolideko irteeran euria bota zuen, nahiz eta behin hirigunetik irtenda hura desagertu zen.

Bigarren etapako sailkapena:

1. Francisco Ventoso (Andalucia) 4:22:54.
2. Samuel Sanchez (Euskaltel) d.b.
3. Edgar Pinto (Benfica) d.b.
4. Aitor Perez (Extremadura) d.b.
5. Enrique Salgueiro (Extremadura) d.b.
6. Koldo Fernandez (Euskaltel) d.b.
7. Danielle Nordello (Diquigiovanni) d.b.
8. Jon Bru (Euskaltel) d.b.
9. Jose Garcia (Caisse d'Epargne) d.b.
10. Iban Mayoz (Karpin Galicia) d.b.


Sailkapen nagusia:

1. Alberto Contador (Astana) 8:04:52
2. Levi Lepheimer (Astana) 4"-ra
3. Thomas Dekker (Rabobank) 13"-ra
4. Samuel Sanchez (Euskaltel) 19"-ra
5. Christian Vandevelde (Slipstream) 22"-ra
6. Steven Cozza (Slipstream) 25"-ra
7. Moises Dueñas (Barloworld) 28"-ra
8. Mauricio Soler (Barloworld) 28"-ra
9. Tyler Farrar (Slipstream) 30"-ra
10. Huub Duyn (Slipstream) 36"-ra

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta