logo de eitb24
2008ko maiatzak 09 | 18:44:40
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Athletic Club

ATHLETIC CLUB

Armando: "Betisen jokabidea txarra izaten ari da"

2008/03/26

Atezainak ez du baztertu boteila jaurti zionaren kontra "neurriak" hartzea. Igandean jokatzeko prest dago.

“Boteilakadaren erruz eten zen ametsarekin jarraitzeko irrikaz nago”, adierazi du Armandok prentsa aretoan. Atezainak lehenbailehen ahaztu gira du Ruiz de Loperan gertatutakoa.

Futbolari sentitzeko beharra daukala adierazi du, baina ez da erraza izango, are eta gutxiago Betiseko agindariak egiten ari diren adierazpenekin. “Tristea da uneoro justifikatzen egon behar izatea. Futbol munduko zenbait gizasemeren jokabidea lotsagarria eta errespetu gutxikoa izan da. Norberarena defendatzea zuzena dela iritzi diot, baina Betisekoak ez dira gizon jokatzen ari”, azaldu du sopelauztarrak.

Armandok esker oneko hitzak izan ditu babesa erakutsi dioten guztientzat. “Eskerrak eman gura diet Athletici, mezuak bidali dizkidaten Betiseko jarraitzaileei eta Edu jokalariari. Bere jokabidea bikaina izan da”.

Baina boteila jaurti ziona burutik kendu ezinda dabil. Neurriak hartu edo ez aztertzen ari da atezaina. “Boteilakadak baino min gehiago ematen dit nire semeek telebistaz euren aita lurrean etzanda ikusteak. Jokabide lotsagarria izan zen”.

Gabilondo, Javi Martinez partez

Lan saioari dagokionez, Athleticek aldaketa bakarra egingo du hamaikakoan. Gabilondok jokatuko du partida bateko zigorra bete beharko duen Javi Martinezen partez. Beraz, Yestek hegala utzi eta euskarrian jokatu beharko du. Atean Armando edo Aranzubia zelairatu izan daiteke Caparrosen beste zalantza nagusia.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta