logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 02:36:20
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Osasuna

OSASUNA

Carlos Vela: "Etxetik kanpo irabazteko garaia bada"

2008/03/26

Erdilari mexikarra ia normaltasun osoz entrenatu da gaur, eta iganderako prest egotea espero du Velak.
Carlos Velak iganderako prest egotea espero du. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Carlos Velak iganderako prest egotea espero du. Argazkia: EFE

Eskuin zangoko iskiotibialetan izan uzkurdura ahazteko bidean da Carlos Vela mexikarra. “Ondo nago, bai, hobeto, gaur jada gainerako taldekideekin batera entrenatu naiz apur bat, eta sentsazio onak izan ditut. Bihar arazorik gabe entrenatzea espero dut, eta entrenatzaileak nahi duenerako prest nago”, aitortu du Osasunako ezker alboko jokalariak gaur goizean Taxoaren.

Eta mexikarrak garaipen batekin itzuli nahi du taldera igandean, Osasunak jaitsiera postuetatik zertxobait urruntzeko oso beharrezkoa baitu Getafen irabaztea.

Bide batez, etxetik kanpo irabazi gabe ia lau hilabete betetzear direnean (abenduaren 2an irabazi zuten gorritxoek azken aldiz etxetik at, 1-2 Riazorren), bolada txarrari amaiera eman nahi dio Velak: “Aste honetan gauzak aldatu egin dira zertxobait, azken boladan etxeko partidak irabazi ostean lasaiago joaten ginen kanpora, berdinketa ontzat jotzen genuen, baina Getafen presio handiagoa izango dugu Betisen aurka galdu eta gero. Berdinketa ez da guztiz txarra, puntuak batzea da garrantzitsuena, baina etxetik kanpo partida bat behingoz irabazteko garaia ere bada”, aitortu du Velak.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta