2008/03/26
25 urtez isilik egon ostean, Tequila rock talde mitikoak agertokietara itzultzea erabaki du eta Bilbao BBK Live jaialdian joko du.
Alejo Estivelek, Ariel Rotek eta Felipe Lipek osatzen duten taldeak uztailaren 6an eskainiko du kontzertua Bilbon. Haien ondoan Josu Garcia gitarrista (La
Tercera Republica taldeko kidea) eta Daniel Griffin bateria-jolea izango dira, Manolo Iglesias eta Julian Infante izan zirenen tokia hartuz.
Itzulerako kontzertu-biran 10-12 emanaldi eskainiko dituzte uztailan eta abuztuan, zenbait hedabidek argitaratu dutenez.
Tequilaz gain, BBK Live Festival jaialdian The Police, R.E.M, Lenny Kravitz eta The Prodigy bezalako talde handiak izango dira, besteak beste.
Euskadi Irratiko azken albistegia