logo de eitb24
2008ko maiatzak 15 | 21:32:29
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

ARTZAIN EGUNA, ORDIZIA

Azoka, ardiak eta gazta, Artzain Egunaren protagonistak

2008/03/26

Gipuzkoako herrian antzinatik antolatzen duten azokan, lehiaketak, dastaketak eta erakusketak izan dira. Horrez gain, gaur Idiazabal gaztaren denboraldiari hasiera eman diote.
Koldo Roderok ebaki du lehen gazta. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Koldo Roderok ebaki du lehen gazta. Argazkia: EiTB

Antzinako usadioa eguneratu du Ordiziak. 2.000 ardi ibili dira kaleak zeharkatzen, udaberrian Aralarreko larreetara ardiak igotzeko garaia gogoratuta.

Bestalde, ohikoa den azokan bildots erakusketa-dastaketa eta mozketa erakusketa izan dira ikusgai. Gainera, ahari erakusketa-lehiaketa eta ardi latxa txapelketa egin dira.

Iruñeko Rodero jatetxeko Koldo Rodero tolosarrak ebaki du aurten Idiazabal jatorri izendapeneko gazta berria. Ekitaldi horretan, Luis Vicente Larralde Nafarroako eta Audicana Saez anaiak Bikuñako artzainak saritu dituzte. Gainera, Pello Garcia Amiano gastronomia kritikariari omenaldi berezia egin diote.

Idiazabal jatorrizko deituran 107 gaztategi atxikituak daude eta 1.300.000 kilo inguru gazta egin dituzte.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta