2008/03/25
Anthony Ravardek (Agritubel) irabazi du esprintean Normandiako Itzuliko bigarren etapa. Mondeville eta Forges-les-Eaux herrien arteko 198 kilometroko etaparen ostean, Maxime Bouetek lidergoan jarraitzen du.
Gaylord Cumontek ihesaldiari ekin zion laugarren kilometroan eta bera izan da etapako protagonista nagusia, baina helmugaratzeko 500 metro falta zirenean harrapatu dute. Bram Schmitz eta Alexander Kristoff bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren.
Euskadi Irratiko azken albistegia