logo de eitb24
2008ko uztailak 21 | 03:18:19
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Txirrindularitza

GAZTELA-LEONGO ITZULIA (2. ETAPA)

Karsten Kroon esprintean nagusitu da

2008/03/25

CSC Team taldeko holandarra Thomas Dekkerren eta Bauke Bollemaren aurretik sailkatu zen, eta Contadorrek lidergoari eutsi zion. Iker Camaño laugarren sartu zen eta Samuel Sanchez bosgarren da sailkapen nagusian.
Karsten Kroonek esprintean irabazi du Gastela Leongo bigarren etapa. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Karsten Kroonek esprintean irabazi du Gastela Leongo bigarren etapa. Argazkia: EFE

CSC Team taldeko Karsten Kroonek irabazi du Gaztela Leongo Itzuliko bigarren etapa. Segovia eta Avila artean korritu da eta 141 kilometro izan ditu.

Holandarraren atzetik Thomas Dekker eta Bauke Bollema sailkatu dira, biak Rabobank taldekoak. Alberto Contador espainiarrak, bestalde, lidergoari eutsi dio.

Etapako 40. kilometroan gauzatu da Alberto Rodriguez (Contentpolis-Murcia), Ivan Melero (Orbea) eta Martin Mata (Burgos Monumental) txirrindularien ihesaldia, baina helmugara heltzeko 18 kilometroren faltan tropelak harrapatu ditu. Hainbat eraso egon dira azken kilometroetan, baina, azkenean, esprinta izan da nagusi.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta