logo de eitb24
2008ko uztailak 24 | 04:42:12
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Bilbao Basket

BILBAO BASKET-REAL MADRIL

Liderra gaindituta bolada txarrari amaiera eman nahi dio taldeak

2008/03/26

Aurreko jardunaldian porrota jaso zuten arren (72-71), bilbotarrak Menorcan erakutsitako hobekuntza berresten saiatuko dira asteazkenean (zuzenean ETB-1en, 20:15).
Reckerren eta Ranciken osatzea izan da iurbentiak azken hilabete t'erdian jaso duen albisterik onena. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Reckerren eta Ranciken osatzea izan da iurbentiak azken hilabete t'erdian jaso duen albisterik onena. Argazkia: EFE

iurbentia Bilbao Basketek bolada txarrari amaiera eman nahi dio Real Madril taldea asteazkenean mendean hartuta (Kasilla, 20:15ean). Lau denboraldi daramatza Bilboko taldeak ACB Ligan eta Real Madril ez du inoiz irabazi.

Liderraren aurka Menorcan erakutsitako hobekuntza berresten saiatuko da taldea. Igandean, Recker eta Rancik jokalariekin, porrota jaso zuten bilbotarrek, baina joko aurreko jardunaldietan baino hobeagoa izan zen.

Reckerren eta Ranciken osatzea izan da iurbentiak azken hilabete t'erdian jaso duen albisterik onena.

50 sarrera salgai

iurbentiak 50 sarrera jarriko ditu salgai asteazkenean bertan Real Madrilen kontrako partidarako Kasillako lehiatiletan (18:45ean). Bestalde, eta Estudiantesen kontrako neurketari begira, klubak autobusa eta partida ikusteko sarrera eskainiko ditu 25 euroren truke.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta