2008/03/25
Txiki Lombraña bere bigarren urtea betetzen ari da talde gipuzkoarrean eta kontratu-berritze honen ondoren, bi urte gehiago egongo da talde gipuzkoarrean. Txiki talde armagilearen jokalari garrantzitsua da, eta aurten 18 partida jokatu ditu Eibarren elastikoarekin.
Bestalde, Salamancako golegile nagusienak, Quique Martinek, ezin izango du eibartarren aurka jokatu zigortuta baitago. Aurrelariak denboraldiko hamargarren txartel horia ikusi zuen, eta beraz, zigorra bete beharko du Mandiolaren mutilen aurkako neurketan.