logo de eitb24
2008ko uztailak 09 | 10:05:37
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Eibar

S. D. EIBAR

Lombrañak bi urtez berritu du bere kontratua

2008/03/25

Erdilari bizkaitarrak kontratua berritu eta bi urte gehiago egongo da Eibarren.
Txiki Lombrañak arrakasta gehiago lortu nahi ditu Eibarrekin. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Txiki Lombrañak arrakasta gehiago lortu nahi ditu Eibarrekin. Argazkia: EFE

Txiki Lombraña bere bigarren urtea betetzen ari da talde gipuzkoarrean eta kontratu-berritze honen ondoren, bi urte gehiago egongo da talde gipuzkoarrean. Txiki talde armagilearen jokalari garrantzitsua da, eta aurten 18 partida jokatu ditu Eibarren elastikoarekin.

Bestalde, Salamancako golegile nagusienak, Quique Martinek, ezin izango du eibartarren aurka jokatu zigortuta baitago. Aurrelariak denboraldiko hamargarren txartel horia ikusi zuen, eta beraz, zigorra bete beharko du Mandiolaren mutilen aurkako neurketan.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta