logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 08:57:43
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Athletic Club

ATHLETIC CLUB

Etxeberriaren 100 golak

2008/03/25

Joseba Etxeberriak Athleticekin 100 gol lortu ditu Getaferen aurka egindakoaren ostean. Golaz goza ezazu era birtualean eitb24.com-en.

Elgoibarko aurrelariak denboraldiko laugarren gola egin zuen, zalantzarik gabe, urteko bereziena. Alde batetik, talde zuri-gorria sailkapeneko zortizgarren postuan jarri duelako denbora handiz sufritzen egon ondoren eta, bestalde, aurrelaria 100 gol sartu dituzten jokalarien talde aipagarriaren barruan sartu duelako.

Getaferen aurkako golarekin, Etxeberriak denboraldiko laugarrena erdietsi zuen. Lehendabizikoa Almeriaren kontra izan zen San Mamesen, hiru urteko epe luzean Katedralean golik sartu gabe egon ondoren. Hurrengo hiru golak zaletu zuri-gorrien aurrean heldu ziren, hain zuzen ere –bi Recreativori eta bestea Getaferi-.

Etxebek 86 gol sartu ditu Ligan Athleticekin, 10 Errege Kopan, 2 Txapeldunen Ligan eta beste bi UEFA Txapelketan, eta Athleticen historian partida gehien dituen bosgarren jokalaria da (465) Iribar, Rojo, Gainza eta Orueren atzetik.

Ibaiganeko klubera heldu zen 95-96 denboraldiaren hasieran Realetik, eta orduz geroztik, Elgoibarkoak beti lekua izan du entrenatzaile guztien hasierako hamaikakoetan.

Bere lehen gola 1995eko irailaren 3an egin zuen Racingen kontra Stepanovicen aginduetara. 2008ko martxoaren 3an, ehungarrena.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta